Euskara | Castellano

Zerbitzuak

Estás en:

Deskontuak

 

80.000 Gipuzkoar erabiltzaile ohi baino gehiagok deskontu garrantzitsuez gozatzen dute. Ez ezazu gehiago itxaron!

Aurre baldintzak

  • Pertsona fisikoa izatea.
  • Ibilgailu arinean bidaiatzea (Motozikleta sidekardunak edota gabekoak, Atoirik gabeko turismoak edota ardatzetan gurpil bikirik gabeko turismo atoidunak, 2 ardatz eta 4 gurpileko mikrobusak, furgoiak eta furgonetak).
  • Gipuzkoar udal-herriren batean erroldatua egotea (Udaletxeko ziurtagiria).
  • Zergekiko betebeharrekin egunean egotea (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunaren ziurtagiria).
  • Finantza-erakunde laguntzaile hauetako batean kontu korronte bat edukitzea: Kutxa, Laboralkutxa, La Caixa, Bankoa, Caja Rural de Navarra,  SabadellGuipuzcoano eta BBVA.
  • Gipuzkoako autobideetan deskontu plana eta sistemarekin bat doazen finantza-erakunde laguntzaileren batean VIA-T teleordainketa aparailua eskatzea.
  • Gipuzkoako autobideetan teleordainketarako VIA-T aparailua erabiltzea eta hilero fakturan islatuko diren deskontuak pilatzen hastea.

Nola Lortu

Hurbildu zaitez Bidegirekin laguntzaile diren edozein finantza-erakundera, deskontuetarako eskubidea duen Via T-aren kontratazioa egiteko.

Deskontuak joan - etorriengaitik

Ibilgailu arin bat gidatu, Via T-aren deskontu planaz gozatu eta gainera, egun berean bi puntuen arteko joan - etorriko bidai bat egiten baduzu, ordainlekutik igarotzen zaren bakoitzean, 0,41 € aurreztuko dituzu.

Programa honetan parte hartzen duten geralekuak Irun M/O, Irun barrera, Oiartzun, Orio, Zarautz Ekialdea eta Zarautz Nagusia dira.

Deskontu-kalkulua egin baino lehen aplikatuko da, eta murrizketen ordainketa hilero egingo zaizu.

 

imagen

VIA-T arekin deskontu plana

VIA-T arekin bidaiatzea, errazagoa eta merkeagoa da, ez ezazu gehiago itxaron eta aurrezten jarraitu:

  • 6 eta 8 aldiz (biak barne) bidaiatzen baduzu, %25a aurreztuko duzu zure fakturan,bidai guztietan.
  • 9 eta 20 aldiz (biak barne) bidaiatzen baduzu, % 55a aurreztuko duzu zure fakturan.
  • 21. bidaiaren ondoren, % 75ko deskontua lortuko duzu.

Hileko gastu muga

2012ko abenduaren 1etik, Gipuzkoako bidezatian 25,64 €ko gehienezko gastua ezarri zen (2014ko urtarrilaren 1etik aurrera 26,54 €). Behin deskontuen programa eta dedukzio plana kalkulatuta, 26,54 €tik gainditzen dena itzuli egingo da.

Dokumentazio gehigarria

  • pdf dokumentua Deskontuen adibidea
  • pdf dokumentua Deskontu eta murrizketak

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01