Ezarritako kanonaren ondorioz, ibilgailuen sailkapena hau da:

Arinak = Ibilgailu arinak .

Motozikleta sidekardunak edota gabekoak.
Atoirik gabeko turismoak.
Ardatzetan gurpil bikirik gabeko turismo atoidunak.
2 ardatz eta 4 gurpileko mikrobusak, furgoiak eta furgonetak.

P1 = Ibilgailu astunak 1

2 ardatz eta 4 gurpileko eta ardatz 1eko gurpil bikiduneko atoia duten turismoak .
2 ardatz eta 4 gurpileko eta ardatz 1eko gurpil bikiduneko atoia duten furgoiak eta furgonetak .
2 ardatzeko kamioiak eta autokarrak, ardatz bateko atoidunak nahiz gabekoak .
3 ardatzeko kamioak eta autokarrak.

P2 = Ibilgailu astunak 2

2 ardatz eta 4 gurpileko turismo eta mikrobusak, 2 edo gehiagoko ardatzeko atoidunak eta ardatz batean gutxienik gurpil bikia dutenak.
Furgoiak eta furgonetak (2 ardatz eta 4 gurpilekoak,2 edo gehiagoko ardatzeko atoidunak eta ardatz batean gutxienik gurpil bikia dutenak).
4 ardatz edo gehiagoko kamioi eta autokarrak, atoidun edota gabekoak.