2006ko PROIEKTUAK

Donostiako 2. Ingurubidea. Lanen hasiera

Obra honetan 45 milioiko inbertsioa egingo du Bidegik 2006an. Hurrengo urteko udaberrian hasiko dira obrak eta 2009ko apirilean amaitzea aurrez ikusi da, exekuzio epea 36 hilabetetakoa bait da.

Bi tarteune eraikiko dira; Oiartzun eta Loiola lotzen dituena bata eta Loiolatik Aritzetara doana bestea.

A-8ko 3. Erreia. Lanen hasiera, Orio eta Aritzetaren arteko zatian

Tarteune hau norabide bakoitzean 3 erreitara zabaltzeaz gain, peralteak indarrean dagoen araudira egokituko dira eta norabide bakarreko lotunea eraikiko da Orio-Donostia eta Donostia-Oriorako joan-etorriak egin daitezen. Bi adarrak ordainleku batetik pasako dira.Bidegik 12,2 milioiko inbertsioa egingo du.

Gaintxurizketa-Bentak. Zabaltze lanen hasiera

Lan hauek 2006ko udaberrian hastea eta 2008an amaitzea aurrez ikusi da.

Bidegik 3,7 milioiko inbertsioa egingo du.

Herrera-Intxaurrondo bidea. Lanen hasiera

Intxaurrondoko lotuneko birmoldaketa da lan honen helburua. Bi adar berri eraikiko dira; batek, Donostiatik A-8ra (Behobiako noranzkoan) doan trafikoa bideratuko du eta besteak, Donostiako sahiesbidetik Intxaurrondoko poligonorako sarrera bideratuko du.

Obra honek 1,8 milioiko aurrekontua du.

A-8ko 3. Erreia. Zarautz-Orio zatia eraikitzeko proiektuaren idazketa

Martutene-Ospitaleak-A8 lotunea eraikitzeko proiektuaren idazketa

Bide hesien berritzea eta motozaleendako segurtasun pantailak jarri