Deskontu Plana, AP-8 autobidea maiz erabiltzen duten pertsonei lehentasuna ematen dien programa da eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera AP-1 Autobideko Gipuzkoako bide-zatian ere aplikagarria da (Eibarretik Isuskitza tunelean kokatuta dagoen Arabako mugaraino).

Deskontu hauek, BIDEGI, SAk (Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras) kudeatzen dituen Gipuzkoako AP-8 eta AP-1 autobideetako bide-zatian dira aplikagarriak eta horietaz baliatzeko hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

Hileko deskontuak aplikatzeko, sistema ondorengo baldintzetan oinarritzen da:

 

Egindako joan-etorrien banantze zehatza eta hilabete bakoitzean hauengatik aplikatutako deskontuak eskuratzeko BIDEGIn eska daitezke faktura edota burututako joan-etorrien agiria,  behean azaltzen den doako telefonoaren bidez. Aipatutako dokumentu hauek  hilabetero igortzen dira.

OSO GARRANTZITSUA: deskontuak hilabetea amaitutakoan eta pertsona bakoitzeko TAG batean aplikatuko dira. TAG edo bankua aldatu nahi izanez gero, sistemak azkeneko hilabetean aparatu berri horrekin burututako joan-etorrien zenbaketa hartuko du kontuan. Horrela, aldaketa aurretiko TAG-arekin egindako joan-etorriak ez dira deskontu planerako kontuan hartuko.

 

TEL: 900 500 300.


1 ViaT teleordainketa sistemaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, BIDEGIra jo ezazue edo www.viat.es web orrian kontsulta egin.