![]() |
|||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
|||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||
Gipuzkoan sartu eta Bizkaian ateraz gero deskontuak aplikatzen al dira? |
|
| Deskontuak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egindako kilometroen gainean aplikatzen dira, sarrera non egin den kontuan izan gabe. Zarautz – Durango (edo alderantziz) ibilbidean adibidez, deskontua Zarautz eta Bizkaiko muga (Ermuako irteeratik hurbil) artean dauden kilometroen gainean aplikatuko da. Bizkaiko muga eta Durango artean dauden kilometroen gainean ez da deskonturik aplikatzen, tarteune hau bizkaitarrek kudeatzen baitute eta ez BIDEGIk. | |
Nola egiten dira deskontuen ordainketak? |
|
Hilabetea bukatzen denean, BIDEGI eta INTERBIAK-ek (Bizkaiako tarteunea kudeatzen duen Entitate Publikoa) egin diren sarrera-irteeren datuak trukatzen dituzte. Erabiltzaile bakoitzak egindako joan-etorriak kronologikoki ordenatzen dira, irteerak Gipuzkoako edo Bizkaiako Lurralde Historikoan egin diren kontuan izan gabe. Ondoren, bakoitzari dagokion deskontua kalkulatzen da. Teknikoki inolako arazorik ez badago, hurrengo hilabetearen erdialdera erabiltzailearen kontuan dagokion ordainketa egingo zaio. |
|
| Nola eskatzen da faktura? | |
VIA T edo txartelarekin egindako ordainketen faktura eskaera: Telefonoz: 900.500.300, faxez 943.212.445 edo posta elektronikoz bidelan@bidelan.com helbidean, ondorengo datuak gehituz: - Datu fiskalak: IFK edo IFZ, izen-abizenak edo izen soziala, helbidea. - Fakturazio helbidea. - Harremanetarako telefonoa. - VIA T edo txartelaren zkia. - Fakturak noiztik jaso nahi dituzun. Eskuz ordaindutako joan-etorrien faktura eskaera: - Goian azaldutako telefono, fax edo posta elektronikoan inprimaki bat eskatu dezakezu. aktura eskatu ahal izateko, erabiltzaileak, dokumentu bidez ziurtatu beharko du VIA T-aren jabetza. |
|
Ze Autobideetan erabili daiteke VIA T-a? |
|
Sistema berri hau estatuko ia Autobide guztietan ezarrita dago. Informazio gehiago: www.viat.es |
|
Zer egin dezaket VIA T-a lapurtu edo galduz gero? |
|
| Zure gailuarekin edozein arazo (lapurreta, galtze, hondatze...) izanez gero, VIA T-a eman dizun banketxearekin harremanetan jarri behar duzu, bera baita VIA T-aren jabe | |
Nora doa Autobidean jasotako dirua? |
|
BIDEGIk, datozen 15 urteetan 1.220 milioi euro inbertituko ditu. A-8 eta AP-1 autobideetan bildutako dirua, autobide horiek egoera egokian mantentzeko erabiliko da eta baita beste obra batzu egiteko ere; hala nola, errepide zabaltzeak, A-8 autobidean hirugarren erreiak, Donostiako bigarren ingurabidea, AP-1 autobideko obrak… A-8 autobidean (hirugarren erreiak eta bigarren ingurabidea) 812 milioi euroko inbertsioa aurrez ikusi da eta AP-1 autobidean berriz, 408 milio euroko inbertsioa. Guzti honi, bi autobidetako mantentze gastuak gehitu behar zaizkio. |