![]() |
|||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
|||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||
T Bidea erabiltzea erraza eta segurua da. Behin T Bidea kontratatuta, gailua jarri besterik ez duzu autopistak eskaintzen dituen abantailez gozatzeko.
T Bidea gailua jarrita duen ibilgailua dagokion bidetik igarotzean, antena batek detektatu eta automatikoki zorduntzen du dagokion ordainsaria erabiltzeak T Bidea ordaintzeko eman duen kontuan edo txartelean.
Antenak zure ibilgailuan jarritako T Bidea gailua zuzen irakurtzen duenean, txistu edo soinu bakarra joko du eragiketa zuzen egin dela egiaztatzeko.
Ez badu txisturik edo soinurik jotzen edo bat baino gehiago jotzen badu, irakurketan akatsak izan direla edota ez dela irakurri adierazten du.