...
 
BIDEGIK esleipen berriak:
BIDEGIk, Donostiako 2. Ingurabidea, AP-8, AP-1 eta Beasain-Bergara autobian, azpiegitura berriak, tuneletako ekipamendua eta zorua berritzeko 188 milioi euroko balioa duten obrak esleitu ditu.
+ Informazioa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA:
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bidegik 300 milioi euroren kredituak adostu dituzte Europako Inbertsio Bankuarekin , bide azpiegiturak egin eta foru zorra berrantolatzeko.
BEASAIN-BERGARA(DURANGO) ARDATZA:
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du zumarraga-urretxu-legazpi saihesbidea egiteko proiektua.
BIDEGI ETA ASF
Bidegi eta ASF-ren arteko akordioari esker, martxotik aurrera A-63 eta A-64 autobide frantsesetan VIA T-a erabili daiteke.
HASI DIRA A-8an (GIPUZKOA) SEGURTASUN – HESIAK ALDATZEKO ETA MOTORISTEN SEGURTASUNERAKO PANTAILAK EZARTZEKO LANAK.
2 KILOMETROKO ERREPIDEA EGINGO DA, URUMEAKO AUTOBIA ETA A-8 AUTOBIDEA OSPITALEEKIN ZUZENEAN LOTU, ETA DONOSTIAKO AMARA AUZOKO TRAFIKOA ARINTZE ALDERA.

Errepide berriak Amara auzoko zirkulazioa arinduko du. Lanak 2007an hasiko dira eta exekuzio-epea 32 hilabetekoa izando da.
DONOSTIAKO2. INGURABIDEA
Eraikuntza lanak Altuna y Uria S.A. Const. Galdiano S.A., Const.Moyua S.L. eta Const. Amenabar S.L. enpresez osaturiko ABEEari esleitua.
Gainerako bi zatiei buruzko lanak 2007. urtean hasiko dira.
+ Ikusi bideoa.
Arlabanen hasi dira Eibar-Gasteiz autopistako bide-tarterik zailena eta garestiena egiteko lanak
 
Arlabanen hasi dira Eibar-Gasteiz autopistako bide-tarterik zailena eta garestiena egiteko lanak. Mendatea igaroko duen tunela Euskadiko luzeena izango da, 3,3 kilometrokoa. 2007 urteko amaiera aldera irekiko da trafikora eta Gipuzkoa Arabarekin lotuko du .

Atzo hasi zen irekitzen mende askotan Gipuzkoa eta Arabaren arteko komunikazioa oztopatu duen hesi naturala, Eibar-Gasteiz (AP-1) autopistako Eskoriatza eta Arlaban tarteuneko lanekin.
Zati hau, 10,4 kilometro luze izateaz gain AP-1eko garestiena eta konplexuena ere izango da. Horrela bada, bi marka hautsiko ditu. Bidean Euskadiko bide-sareko tunelik luzeena egingo da, Arlabangoa, 3.380 metro, eta zubirik garaiena, Maringoa, 548 metroek zutabe erraldoietan euskarri izango dutena, horietako bat 100 metro ingurukoa.
Proiektuaren berezitasunak, batetik, eta esanahi historikoak, bestetik, atzo Arlabango mendi-hegaletan Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiak bildu ziren, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta Ramón Rabanera, hurrenez hurren. Nola batak hala besteak gobernu-taldeko kide batzuk lagun zituztela, obrako lehen harria jarri zuten, zeinaren amaiera 2007 urteko amaiera aldera aurreikusten den. Data horretan, Eibar-Gasteiz autopistak trafikoari irekia egon beharko du oso-osorik.
Gipuzkoa Arabako lautadarekin lotuko duen Ingeniaritzako lan erraldoi honek, 192 milioi euroko aurrekontua du, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte egin duen inbertsiorik handiena. Arlabango tunela, Gipuzkoako eta Arabako lurrak zeharkatuko dituena, bi lurraldeek finantzatuko dute. Zatirik handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko du, 2.077 metro lurralde honetakoak baitira eta 1.300 metro Arabakoak.
Bide-tarte honetan, aipatu diren lan berezi horiez gain, beste tunel bat ere egingo da, Zarimutzekoa (468 metro), eta lau zubi: Zarimutz (468 metro), Mazmela (404), Uztarreta (240) eta Apotzaga (160).
Lanak Gipuzkoako Leintz-Gatzagan, Eskoriatzan, Aretxabaletaneta Arabako Legution egingo dira.
Lanak aldi baterako elkartu diren Ferrovial eta Sobrino enpresek egingo dituzte. Bi enpresa eraikitzaile hauek irabazi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak deitu zuen lehiaketa publikoa eta lanak 34 hilabetetan amaituko zituztela hitz eman zuten, adierazi den kostuan.

Bost tarteune

AP-1 autopista bost zatitan banatu da Gipuzkoan: Eibar-Bergara Iparraldea, Bergara Iparraldea-Hegoaldea, Bergara Hegoaldea-Arrasate, Arrasate-Eskoriatza eta Eskoriatza-Arlaban. Gaur egun irekia dago Eibar-Bergara Hegoaldea bide-tartea, guztira 11,6 kilometro. Autopistak guztira 44 kilometro izango ditu.
Bergara Hegoalde-Arrasate (3,5 kilometro) bide-tartean lanak egiten ari dira eta 2005eko udan inauguratuko da zati hau. Arrasate-Eskoriatza bide-tarteko lanei datorren urteko udaberrian ekingo zaie eta 2007 urteko amaiera aldera amaituko, Eskoriatza-Arlaban zatia eta Arabakoa, Gasteizeraino, bezalaxe.
Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiak lehen harria jartzeko ekitaldian pozik agertu ziren azpiegitura honen eraikuntza dela-eta, biek azpimarratu zuten bezala proiektu honek asko erraztuko baitu bi lurraldeen arteko komunikazioa. Txabarrik azpimarratu zuen proiektuak “defizit historiko” bat gaindituko duela eta gaineratu zuen erakundeek zein enpresa eraikitzaileek aurrean erronka teknikoa eta finantzarioa itzela dutela.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 77 MILIOI EURO INBERTITU DITU A-1 AUTOBIDEAREN BERGARA IPARRA - BERGARA HEGOA ZATIA ERAIKITZEKO
 
BERGARA IPARRA - HEGOA

*Luze: 4, 4 kilometro
*Aurrekontua: 77 milioi euro
*Tunelak:-San Martzial (1, 4 kilometro)
*Zubiak: -Ipiñarri (640 metro)

Ubera(260 metro)
A-1: DATU OROKORRAK

*Luzera: 46, 2 km.
*Luzera Gipuzkoan: 31, 9 km.

*Luzera Araban:14, 3 km.

*Tunelen Luzera Gipuzkoan: 10, 5 km.

*Zubien luzera Gipuzkoan: 4, 9 km.

A-1 GIPUZKOAN
Eibar – Bergara: 7, 2 km. (Irekita. 2003ko abendua)
Bergara Iparra – Bergara Hegoa: 4, 4 km. (Irekita. Uztailak 2004)
Bergara Hegoa – Arrasate: 3, 5 km. (2005ko udan irekiko da)
Arrasate – Eskoriatza: 6, 3 km. (2007ko bukaeran irekiko da)
Eskoriatza – Arlaban: 10, 4 km. (2007ko bukaeran irekiko da)
Irekitzen den zatian obra hauek sartzen dira: “Bergara hegoa - Bergara iparra” zatia egiteko kontratuko obra zibilak, “Zaldumendi eta Bergara iparraldearen arteko instalazioak” egiteko kontratukoak, eta “Arrasate – Bergara hegoa zatiko iparraldeko azpizatia” egiteko kontratuko batzuk.
Bergara hegoa - Bergara iparra zatiko obra zibila.-
Lanak 2001eko martxoaren 2an hasi ziren.
Kontratista BERGARA aldi baterako enpresa batasuna izan da, FCC eta Necso enpresek osatua.
Lanen zuzendaritzaz SENGET II aldi baterako enpresa batasuna arduratu da, SENER eta GETINSA enpresek osatua.
Irekitzen den zatiak Bergara iparraldeko lotune erditik Zaldumendiko lotunearen hasieraraino doan autopista enborreko 4,4 km hartzen ditu.
Aurrekontua 62 milioi euro da.
Zati honetako obra nagusiak hauek dira:

Uberako biko zubibidea, aurreteinkatutako hormigoizko kaxa erako sekzioa duena eta bertan egindako hegalkinekin eraikia.Biak 250 metrokoak dira eta erdiko baoak 90 metroko argia du. Zubibidea Ubera ibaiaren gainetik eta Bergaratik Elgetara doan errepidearen gainetik pasatzen da, 40 metroko altuerako pilareen gainean eraikita.
San Martzialeko tunel bikoitza, 1,4 kilometroko zuloak dituena.Tunel zulatzea, inguruko bide zatietako tuneletan egin den bezala, bi fasetan egin da, aitzinatze eta xehatze faseetan, leherketak eginez eta eusteko gunita eta buloiak erabiliz.Zona karstiko batean barrena pasatzen da, eta hori dela-eta euskarria indartu egin behar izan da une batzuetan.
Angiozarko tunel artifiziala, 140 metro luzea eta zimentazio zaila izan duena. Hori da orain Bergaratik Angiozarrera doan GI-3360 errepide berritua, autopistaren lubeta azpitik doana.
Ipiñarriko zubibide bikoitza, batez beste 640 metroko galtzadak dituena. Deba ibarra gainetik gurutzatzen duen zubi hau berezi samarra da.Taula hormigoi aurreteinkatuzko kaxa erako eta ertz aldakorreko habe bat da, autozinbrien bitartez eraikia pilare gainean, eta pilareak, altueraren arabera sekzio desberdina duten fuste eliptiko eta kapiteldunak. Baoen argiak ere desberdinak dira; handienak, ibarraren erdikoak, 85 metro ditu.Zubi hau da A-1 autopistan Gasteiz eta Eibar artean egitekoak diren guztietan luzeena.
Obrako gauza nabarmenenak goian aipatu diren egiturak eta tunelak diren arren, esan behar da milioi bat metro kubikoko hondeaketak egin direla eta Angiozarren bi milioi metro kubiko eta 70 metroko altuera dituen lubeta bat egin dela.Lubeta hau egiteko autopistaren zati horretako eta beste zati batzuetako materiala erabili da eta, gainera, Bergarako Labe Garaietako zepa eta hondakinen isurtegia tratatu eta zigilatu da.
Zoruari dagokionez, tarte honetan zoladura erdi zurruna egin da: zabalgunearen gainaldean zoru egonkortua eta zementuzkoa jarri da betun nahasketazko geruzen azpian, zoruei buruzko jarraibide berriak dioen bezala.Errodadura geruza porotsua da, beste tarteetan bezala, tunelean izan ezik.
Arrasate iparra – Bergara hegoa zatiko hegoaldeko azpizatian zirkulaziorako irekitzen den zatia.-Lanak 2001eko abenduaren 28an hasi ziren.
Kontratista A-1-Iparra aldi baterako enpresa batasuna da, Altuna y Uría, Costrucciones Galdiano, Moyua eta Murias enpresek osatua.
Lanen zuzendaritza Prointec SA enpresak eraman du.
Irekitzen den obra zatian, Zaldumendiko lotunean Maltzaga eta Eibartik datozen eta harantz doazen ibilgailuen mugimenduetarako bideadarrak eta Bergarako ekialdeko saihesbidearekin (GI-632) eta Teileriako biribilgunearekin (GI-627) lotura egiten den tokiraino doan bidea daude. Lotura egiten duen bide horretan dago Zaldumendiko ordainleku berria eta hori ere zerbitzuan jarriko da.
Lotura egiten duen bidezati horrek 1,4 km ditu, eta 9 milioi euro inguru kostatuko da.
Obrako alde honetan aipagarria da lotura egiten duen bideko zubia: 169 metro luzea da, oinplano korapilatsua du hainbat bihurgunerekin, eta bost bao ditu. Taula aurreteinkatutako lauza arinduz osatuta dago.Lotura bide hori mendi magalaren erdialdean itsasteko zenbait horma egin behar izan dira, konponbidea aurkitu behar zelako zuzeneko loturaegiteko, alde batetik, zeharkako ardatza den Bergarako ekialdeko saihesbidearekin (GI-632) eta, bestetik, Deba aldeko ardatzarekin (GI-627) Teileriako biribilgunearen bitartez.
Zaldumendi eta Bergara iparraldearen arteko instalazioak.-
Azaldutako lanez gainera, zati berriko instalazioei dagozkienak martxan jarri eta inauguratu dira.Aipagarrienak San Martzialgo tunelari dagozkionak dira, oso espezifikoak zirelako beste kontratu baten xede izan direnak, lehen Bergara eta Eibar arteko zatian egin zen bezalaxe.
Lan hauek 2003ko abenduaren 17an hasi ziren.
Kontratista “San Martzial” aldi bateko enpresa batasuna izan da, dagoeneko zerbitzuan dagoen zatiko tuneletako instalazioak egin zituzten enpresa berek osatua, hau da, Asfaltos Naturales de Campezo, Elektra eta Indra enpresek.
Obra zuzendaritzaz IDOM arduratu da.
Aurrekontua 6 milioi eurokoa da.
Autopistako zati berri honen eta tunel berriaren hornidura maila aurrekoen antzerakoa da eta aise betetzen ditu azken arauak eta gomendioak.
Funtsean, honako hauek dira instalazioak:Energia hornitzeko sistema, bi hartune dituena, talde elektrogenoak eta Etengabeko Hornitze Sistemak.
Tuneletako eta sarreretako argiak.
Luzekako aireztatze sistema
Hustuketa zuloak elkarren artean 250 metroko tarteak utzita.
Sua detektatzeko sistemak eta ur ahoak hustuketa zuloen ondoan, ur deposituak eta presio ponpak kanpoan daudela.
Telebista zirkuitu itxia; kamerak, elkarren artean 150 metroko tartea utzita; eta gorabeheren detektagailu automatikoak.
Megafonia
SOS zutoinak, hauts lehorreko itzalgailuekin.
Seinale aldakorrak tunelaren barruan eta inguruetan.
Tunela ixteko langak tunel sarreretan.
Gorabeheren berri ematea hiru maiztasun modulatutan (Euskadi Irratia, FM).
San Martzialgo tunelean, irteera ahoetan, instalazio horiez gainera NOx neurtzeko aparatuak jarri dira,gas horien mailak kontrolatzeko eta gerora eduki ditzaketen ondorioak esperimentatzeko.
Instalazio horiek guztiak gobernatzeko indar handiko kontrol sistema informatizatu bat dago, Bergarako Ondartzako Kontrol Zentroan kokatua, eta aurreko autopista zatia ireki zenetik lanean ari dena; handik kudeatuko dira, printzipioz, autopistaren Gipuzkoako zatian dauden tunel guztiak.Zati berri hau irekitzeko motiboarekin, kontrol gela osatu eta hobetu egin da, eta autopistako hurrengo zatiak irekitzen direnerako ere prest gelditu da.
Halaber, tunel berria zerbitzuan jartzearekin tunel hauetarako dagoen Ustiapeneko Eskuliburua berritu eta eguneratu egin da, eta esan dezagun segurtasunaren aldetik ekintza plan hauek ezartzen dituela:
Ohiko Lanen Plana, bereziki trafikoa kudeatzeko eta erabiltzaileari informazioa emateko dena.
Barneko Larrialdi Plana, gorabeherak gertatzean erantzun egokiak emateko dena.
Mantentze Plana, instalazioak beti ongi ibiltzea ziurtatzeko dena.
Amaitzeko esan dezagun San Martzialeko tunel berri hau aprobetxatu dela merkatuan agertu berriak diren bi anemometro mota, ultrasoinuen teknologian oinarrituak, probatzeko; hau da, haien funtzionamenduaren proba errealak egiteko,batak eta besteak zer abantaila dituzten jakitearren.

A-8. Nueva estacion de cobro Irun-Oeste.
 

Donostia - Irun – Hondarribiara bideratutako trafikoa Behobia-Iparralde-Frantziara zuzendutakoatik bereiztu.
A-8: TRAFIKOAREN EBOLUZIOA OIARTZUN – IRUN ZATIAN

SALNEURRIEN BEHERAPENA

1980

1990

2000

2003

8. 058

20. 463

32. 837

37. 315

Rebaja de precios.

Donostia – Irun Bidaia (eredua)
*Martxoak 2003 (Europistas): 1, 50 €
*Irailak 2004 (Bidegi): 0, 80 €

Bidegiren deskontuak
% 25 hileroko 1 – 8 bidai bitartean (5 bidaitik gora): 0, 60 €
% 55 hileroko 9 eta 20 bidai: 0, 36 €
% 75 hileroko 20 bidaitik gora: 0, 20 €