Ingurumena Kudeatzeko Planak garatzen ari gara Bidegi-n, gure proiektuek inguruarekiko izan dezaketen eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Horretarako, habitat-aren kalitatea hobetzeko neurri zuzentzaileak eta konpentsatzaileak hartu eta hurbileko herrienganako kutsadura akustikoa gutxitzera bideratutako ekimenak jartzen ditugu martxan.

Gure gain hartu dugu ingurumenaren faktorea eguneroko gure kudeaketaren baitan txertatzeko erronka eta konpromiso horrekiko leialak izatearren, Bidegi-kgai honetan adituak diren profesional-talde bat dauka lanean hain zuzen ere Ingurumenaren babesa ziurtatzeko kontrola eta segimendua egiteko helburua lortzearren.