![]() |
|||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
|||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||
TAG A-8 autopistan erosoen zirkulatzeko ordainketa-sistema da, ordainlekuetatik gelditu gabe aurrera egin ahal izango baituzu. Nahikoa duzu horretarako berariaz prestaturik dauden bideak erabiltzea. Ondo identifikatuta daude teleordainketako “T” laranjaren edo T Bidea-ren bitartez.
T Bidea teleordainketako zerbitzu komun berria da, gelditu gabe ordaintzeko aukera emango dizuna, irispide laburreko uhinetan oinarritutako kontrol-sistema moderno bati esker.
T Bidea transmisorea duten ibilgailuek ordainketa-sistema hau onartzen duten ordainlekuetako bideetan zirkula dezakete. Bide hauetan antena batek ibilgailuaren haizetakoan jarritako T Bidea gailuak dituen datuak irakurtzen ditu, eta autopistan ibiltzeagatiko zenbatekoa kontu batean edoeta txartel batean zorduntzen du.
Bakarra
Espainian ordaintzen diren autopistetako teleordainketa-sistema komun bakarra da. Ordaintzen diren autopisten emakida duten enpresek hitza eman dute poliki-poliki ordaintzen diren autopista-sare osoan sistema hau jarriko dutela. Transmisore edo gailu batekin Espainia osoan gozatu ahal izango duzu zerbitzu hau.
Azkarra
T Bideari esker gelditu gabe ordain daiteke, eta horrek denbora aurrezten du. Denbora aurrezteaz gain, T Bidea erabiltzeak ordainlekuetan zirkulazioa arintzen du, auto-pilaketak saihesten laguntzen baitu sistema honek.
Segurua
T Bidea erabiltzeak ibilgailuan edozein mugimenduk edo arreta galarazten duen edozerk suposatzen duen arriskutik saihesten du gidaria. Ez da txanponik bilatu behar, ez tikerik ez eta tartetik, ondorioz, gidariak bere arreta osoa jar dezake errepidean.
Fidagarria
T Bideak bermerik handiena eskaintzen du trafikoaren eta zordunketaren segurtasunari dagokionean.
Ekonomikoa
Gelditu beharrik ez dagoela eta erregaia aurrezteaz gain, T Bideak Espainian sistema hau duen ordainketako autopistetan egiten dituzun joan-etorri guztiak kontrolatzeko aukera ematen dizu.
Erraza
T Bidea da autopistako bidaia ordaintzeko sistemarik erosoena, oso erraz eskura daitekeena izateaz gain.