2003ko ekainaren 5ean amaitu zen A-8 Autobidea ustiatzeko 1968ko urtean Europistas enpresari emandako lizentzia. Beraz, ekainaren 6ko 00:00 orduetatik aurrera, autobidearen kudeaketa Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien esku geratu zen berriro ere.
Gipuzkoari dagokionez, Diputazioak Foru-Sozietate bat eratu du, Bidegi, eta honek hartu du bere gain Gipuzkoako tartea kudeatzeko ardura. Aldi berean, lehiaketa publikoaren bidez, Bidegi-k Bidelan-i adjudikatu dio (Dragados, Asfaltos Naturales del Campezo eta Serbitzu Elkarteak partaidetutako enpresari) Gipuzkoako zatiaren ustiapena.
Aro berri honetarako, bada, hauek dira Bidegi-ren helburu nagusiak :
- Europarekin komunikatzeko gure lurraldeko arteriarik garrantzitsuenetakoa den autobidea mantentzea, hobetzea eta zabaltzea .
- Autobide seguruago, berkiagoa eta erosoagoa guztion esku jartzea.
- Autobidea erabiltzeko erraztasunak ematea, horretarako ekainaren 6ra arteko erabilera-tasa baino nabarmen merkeagoak diren tarifak aplikatuz .
Eta hori guztia, autobidearen ustiapen-irabaziak hobekuntza eta garapenaren alde berrinbertitzeko estrategiari esker.




